"Mendi tontorrean"
Edurne, mendi-gidari eta espedizio -buru bat, eta Txema, bere bezeroa, dira pertsonaiak. Hitz gutxiko emakumea bata, baina ekintzailea eta superstizioz betea; mendiko izpirituekin sinetsita dago. Txema, berriz, berritsu amorratua eta harroputza bezain berekoia, edozein preziotan gailurra harrapatzeko prest, ostera jaitsi eta ingurukoei kontatzeko. Sokakidearekin eskalatzen ari dela, elurrezko panpin batekin egiten dute topo eta honek gailurra lortzeko arriskuaz ohartarazten ditu... alferrik. Txema, harroputzak, kosta ala kosta, gailurrera igo nahi du Edurnek oso arriskutsua dela esan arren. Gailurra harrapatuko dute, baina mendiko izpirituak, inguruak zaborrez eta banderolaz zikinduta daudelako haserre, mendekua hartu eta laino beltza bidaliko die mendizaleei, noraezean utzi arte.
Adina: +5
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaTxalo Produkzioak
- Data Azaroak 26
- Ordutegia17:30
- Lekua Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa5 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)


