Daniel Calparsorori buruzko atzera begirakoa

Donostia-San Sebastián Urriaren 11(e)tik Abenduaren 21(e)ra
  • Daniel Calparsorori buruzko atzera begirakoa

Euskadiko Filmategiak zinema zuzendariari buruzko atzera begirakoa antolatu eta argitalpena kaleratu ditu.

Euskadiko Filmategiaren programazioa urrian abiatuko da berriro Tabakaleran (Donostia), Daniel Calparsoro errealizadoreari eskainitako atzera begirakoarekin. Zikloarekin batera, zinemagileari buruz Jesús Angulok eta Antonio Santamarinak idatzitako liburua argitaratuko da.

Enrique Urbizuk oso ondo deskribatzen ditu Daniel Calparsorore filmak: askeak eta tentsio handikoak, amorruz betetakoak, biziak, sarritan deserosoak, intuitiboak eta arrazionalak dira. Azkarrak eta sarerik gabekoak. Urbizu eta Calparsoro solasean ariko dira Michel Gaztambide gidoilariak moderatuta.

EGITARAUA

URRIAK 11

18:00 // TOPAKETA [TABAKALERA / Z ARETOA]

ZINEMA SOLASALDIAK: DANIEL CALPARSORO-ENRIQUE URBIZU

  • Parte-hartzaileak: Daniel Calparsoro eta Enrique Urbizu.
  • Moderatzailea: Michel Gaztambide.
  • Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1-1. solairua. 20012 Donostia).
  • Sarrera: doan, aretoa bete arte.

20:00 // PROIEKZIOA [TABAKALERA / 1 ZINEMA ARETOA]

LA PLAYA (Daniel Calparsoro, 1990). Espainia. Elkarrizketarik gabe. 7'.

Hondartza egun atsegin batean, gurasoek eta seme batek osatutako familiaren harmonia hautsiko du aitaren portaera zakarrak. Azkenean, amak eta semeak aitaren deskuidu bat baliatuko dute autoan alde egin eta aita bertan uzteko.

SALTO AL VACÍO (Daniel Calparsoro, 1995). Espainia. JBES. 88'.

Alex 20 urteko neska gazteak armen legez kanpoko salerosketari esker mantentzen du bere familia. Hiltzeko ala erailtzeko arriskua beti hor dago bere bizitzan. Talde bateko emakumezko kide bakarra da, eta Javi maite du ezkutuan, baina hark ez dio kasurik egiten. Bere maitasun beharraren eta indarkerian oinarritutako bizimoduaren arteko gatazkak aukera zail baten aurrean jarriko du: bizimodu berdinarekin jarraitu ala auzoa betirako uztea erabaki beharko du.

* Aurkezpena: Daniel Calparsoro.

 

URRIAK 18 (19:00) [TABAKALERA / 2 ZINEMA ARETOA]

EL SÍNDROME RUFUS (DANIEL CALPARSORO, 1989). ESPAINIA. JBES. 3'30''.

ORA aparkamendua arautzeko ordenantza Madrilen ezarri zen garaian oinarritutako satira.

PASAJES (DANIEL CALPARSORO, 1996). ESPAINIA. JBES. 85'.

Talde baten baitan bizirautea lortu duen gazte marjinala da Gabi. Poliziari ihesi bizi da eta bere iritzia gailentzea lortzen du beti, bere adiskideekiko kontrola ezarrita. Baina Gabik Carmina (langabezian dagoen emakumezko alkoholikoa) ezagutuko du, eta bere ametsetako emakumea bihurtuko da; bere zentzugabeko bizimoduaren hutsunea betetzeaz gain, bizileku bat eta giza maitasuna eskainiko dizkion norbait, alegia.

 

URRIAK 19 (19:00) [TABAKALERA / 2 ZINEMA ARETOA]

FEDORAK (DANIEL CALPARSORO, 1991). ESPAINIA. ELKARRIZKETARIK GABE. 15'.

Lottak eta bere anaia Tarkok intzestu-harreman bat bizi dute. Euren ama Fedora bisitatzea erabakiko dute, eta bi emakumeak euren artean lehiatuko dira. Amak Tarkoren gain duen boterea baliatuko du bere arreba hiltzera bultzatzeko, baina Lotta izango da azken finean anaia menderatuko duen pertsona, eta ama hiltzeko konbentzituko du.

A CIEGAS (DANIEL CALPARSORO, 1997). ESPAINIA. JBES. 90'.

Marrubi gazte terrorista bat da, eta armak utzi eta bakean bizi nahi du. Bere lehen atentatuan, urduri jarriko da eta biktimari tiro egiteari uko egin eta tirokatuta hilko du bere komandokidea. Une horretatik aurrera ihesi biziko da: familiarengandik, adiskideengandik, poliziarengandik eta berarekin itsututa dagoen merkatari aberats batengandik. Berak burututako ekintzarekin, indarkeriaren izua agerian utziko duten egoera kontraesankorrak eragingo ditu Marrubik.

 

URRIAK 25 (19:00) [TABAKALERA / 2 ZINEMA ARETOA]

W.C. (DANIEL CALPARSORO, 1992). ESPAINIA. JBAES. 14'.

Rufinok komun bat bilatu nahi du pixa egiteko. Hala, Rockak, Rocok eta euren gurasoek osatutako familia bitxiaren baitan murgilduko da.

ASFALTO (DANIEL CALPARSORO, 2000). ESPAINIA. JBES. 92'.

Erdipurdiko bi lapurrekin harreman sentimentala duen gazte madrildarra da Lucía. Behe-erdi klaseko familietako kideak dira hirurak, eta euren egoera sozialarekin atsekabetuta daude. Arriskuan aurkitzen dute bizitzeko grina. Eskuartean dituzten berehalako planen artean, frantses bati droga lapurtzea otu zaie, ondoren saldu eta Amsterdamera joateko.

 

AZAROAK 09 (19:00) [TABAKALERA / 1 ZINEMA ARETOA]

TESTIMONIO -KALEBEGIAK- (DANIEL CALPARSORO, 2016). ESPAINIA. JBES. 10'.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktima askoren ustez, funtsezkoa da haien testigantza belaunaldi gazteenekin partekatzea, euskal gizartean ez daitezen mina eta basakeria berriro hedatu. Kasu honetan, Bárbara Dührkopen testigantza entzungo dugu.

GUERREROS (DANIEL CALPARSORO, 2002). ESPAINIA. JBES. 96'.

Kosovo, 1999ko negua, NATOren bonbardaketaren ondoren. KFOR-eko tropek lan humanitarioak egiten ari dira Kosovoko albaniarren eta serbiarren artean. Egoera horretan, Espainiako armadako ingeniari pelotoi bat bi aldeek eragindako indarkeria bortitzean murgilduko da.

 

AZAROAK 23 (19:00) [TABAKALERA / 2 ZINEMA ARETOA]

AUSENTES (DANIEL CALPARSORO, 2005). ESPAINIA. JBES. 95'.

Hiritik kanpo dangoen urbanizazio batera joan dira bizitzera Julia eta Samuel haien seme-alabekin. Julia laster ohartuko da toki idiliko horrek zerbait arrotza ezkutatzen duela. Une jakin batetan ohartuko da urbanizazioan inor ez dela bizi. Egoeragatik beldurtuta eta Samuelek eta haurrek azaltzen duten axolagabetasunaren aurrean, amarru ilun baten biktima izaten ari delaren susmoa hartzen hasiko da.

 

AZAROAK 30 (19:00) [TABAKALERA / 1 ZINEMA ARETOA]

INVASOR (DANIEL CALPARSORO, 2012). ESPAINIA. JBES. 99'.

2003ko gerran Irakera bake misioan bidali duten mediku militarra da Pablo. Ohiko irteera batean, haien konboiari eraso egingo diote basamortuan. Hutsik dagoen etxe batean ezkutatzea lortuko dute berak eta haren lagun Diegok, baina haien bizitzak arriskuan jarriko dituen gatazka batean murgilduko dira…

 

ABENDUAK 07 (19:00) [TABAKALERA / 2 ZINEMA ARETOA]

COMBUSTIÓN (DANIEL CALPARSORO, 2013). ESPAINIA. JBES. 104'.

Izen handiko bitxi denda baten jabea den Juliarekin ezkontzekotan da Mikel. Haien ezkon-hitza iragarriko duten festan, Ari, kateringeko zerbitzarietako bat ezagutuko du. Haien artean sortuko den erakarpenak legez kanpoko auto lasterketen mundura bideratuko du Mikel, Ari mugitzen den mundura alegia. Neskarengandik duen amodioak bultzatuta Julia utziko du, Ari eta bere mutil-lagunaren planak zeintzu diren jakin gabe.

 

ABENDUAK 21 (19:00) [TABAKALERA / 1 ZINEMA ARETOA]

 CIEN AÑOS DE PERDÓN (DANIEL CALPARSORO, 2016). ESPAINIA. JBES. 96'.

Goiz euritsu batetan, Valentziako banku batetako egoitza nagusian sartuko dira mozorrotutako eta armatutako sei gizonezko. Lapurreta erraza eta garbia zirudiena berehala korapilatuko da, eta ezer ez da aterako adostutako planaren arabera. “El Uruguayo” eta “El Gallego”, gaizkile taldeko bi buruzagien artean mesfidantza sorraraziko du egoerak. Baina zer da lapurrek zehazki bilatzen dutena?


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data Urriaren 11(e)tik Abenduaren 21(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3,5 €
  • Web Tabakalera

Non