SolasAlean: Andoni Egaña
Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Andoni Egañari? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Zatoz SolasAlean elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!
Bertsolari Txapelketa Nagusia abiatu berritan Andoni Egaña bertsolari handia izango da Oihaneder Euskararen Etxean.
Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Ortuño aretoan. Betiko lez, publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu. Elkarrizketan esandakoak ALEAn argitaratuko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.
SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien-elkarrizketa gidarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx", Maialen Lujanbio, Gemma Zabaleta, Iñaki Perurena, Zuriñe Hidalgo, Jone Goirizelaia, Alberto Zerain, Sabin Salaberri, Jokin Bildarratz eta Toti Martinez de Lezea izan dira SolasAlean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data Urriak 17
- Ordutegia19:00
- Lekua Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)


