"Florida: Paraíso natural", Maria Jose Barasoain eta Santiago Esparzaren argazki-erakusketa
BilboArgazki 2017 jaialdiaren barruan.
Florida: Paraíso natural erakusketa naturako argazkiak egiteko zaletasuna duten Maria Jose Barasoain eta Santiago Esparza argazkilari nafarrek egin dute. 2009an hasi zen eta bidaia askotan osatuz joan den oso lan zabala eta anitza den arren, Expodistriton ikusi ahal izango den erakusketak, benetako paradisu naturala den Floridako hegazti batzuen argazkien aukeraketa biltzen du, koartzatxo handiarenak eta mokozabal arrosarenak, besteak beste. Erakusketa Abando – Barrainkuako udaltegian (Barrainkua kalea, 5) egongo da urriaren 2tik 30era. Inaugurazio ofiziala urriaren 17an izango da, 19:00etan, eta egileak bertan egongo dira.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Urriaren 2(e)tik Urriaren 30(e)ra
- Lekua Abandoko Udaltegia (Barrainkua)
Barrainkua, 5
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Abandoko Udaltegia (Barrainkua)


