Ruper Ordorika + Iker Martínez
Ruper Ordororika euskal musikari berritzaile eta nazioartekoene- takoa da, hala rock eta pop musikan nola beste estilo batzuetan. Euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. Ahots bereziko autorea dugu, tinbre bereziko ahots horrekin, testu zainduak eta emozioz beteriko musika uztartu ditu bere ibilbidean. Ruperrek bere bidea egin du euskal musikan goren mailaraino, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu. Hainbat disko du bere izenpean, eta beste hiru kantu zaharren alorrekoak, “Hiru Truku” taldearekin.
Bere lan berriak Guria ostatuan du izena, eta arreta eta gogoa piztuko dizkiguten zenbait ezaugarri berezi biltzen ditu. Guztien oinarrian abeslariaren estiloa dago, bere ahots hurbila eta doinu eskurakoiak. Urteetako ibilbide mamitsuan erabili izan dituen kodeak errekonozitzen ditugu oraingoan ere, tonu grabe eta agudoen artean berebiziko oreka, setazko kantuak, eta bihotz zabala.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Irailak 22
- Ordutegia22:30
- LekuaGaztelekua
Oñati - Zenbatekoa8 €
- HizkuntzaEuskara


