"Alizia lurralde miresgarrian"
Ate handia gurutzatuta, Lurralde Miresgarrira iritsi da eta bertako pertsonaiek ezagumena eta jakintza garatzeko gauza pila erakutsiko diote. Chesire katuak naturaren magia erakutsiko dio, inguru eta naturako eskoletan bezala; Kapelagilea eta Martxoko erbia hizkuntza ezberdinetan kontu kontari arituko dira tea edan bitartean, Alizia hizkuntza klaseen beharraz ohartzeko; eta Erreginaren lorezainekin matematika ikasiko du, poker jokoan bezala, karta bakoitzarekin zenbaki ezberdinak batu eta kentzen baitira. Azkenean, Aliziak etxera bueltatzeko gogoa izango du, nekearen nekez.
Etxera itzultzeko, Erreginak asmakizun sorta jarriko dio Lurralde miresgarritik atera ahal izateko. Aliziak ikasi duen guztia praktikan jartzeko aukera izango du eta jabetuko da ikastea lurralde hau bezain miresgarria dela!
- Egilea: Galder Pérez.
- Zuzendaritza: Maitane Zalduegi-Viar.
- Antzezleak: Itxaso Quintana / Leire Ucha, Iñaki Maruri / Ugaitz Alegria, Andrea Covadonga, Koldo Olabarri.
- Iraupena: 60 min.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaGlu Glu Producciones
- Data Azaroak 4
- Ordutegia18:00
- Lekua Torrezabal Kultur Etxea
Lehendakari Agirre Plaza, z/g
Galdakao - Zenbatekoa4 / 6 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Torrezabal Kultur Etxea


