Lorena García & Manuel Vilas

Gaubea Irailak 2
  • Lorena García & Manuel Vilas
  • Lorena García & Manuel Vilas

2017ko Arabako Antzinako Musika Astearen barruan.

Lorena García (sopranoa)

Vitoria-Gasteizen jaioa, Lorena García oso gaztetandik hasi zen nabarmentzen bakarlari bezala Udaberria haur abesbatzaren eta Psallite abestaldearen barruan. Piano, harmonia eta kontrapuntu ikasketak egin zituen "Jesús Guridi" kontserbatorioan. Bartzelonara aldatu zen eta han Liceoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Carmen Bustamanterekin.

Goi mailako kantu irakasle titulua lortu zuen kalifikaziorik gorenekin. Carlos Mena gasteiztar kontratenorraren eskutik, antzinako musikaren esparruan hasi zen espezializatzen. Ondoren, kantu historikoari buruzko goi ikasketak egin zituen Escola Superior de Música de Catalunyan, Lambert Climentekin.

Manuel Vilas (antzinako harpak)

Santiago de Compostelan jaio zen eta han hasi zen musika ikasten. XII. mendetik XVIII. mendera arteko antzinako harpak ikasi zituen Madrilen Nuria Llopisekin eta Milanen Mara Galassirekin. Hainbat talderekin lankidetzan aritu da: Les Musiciens du Louvre, Al Ayre español, Capilla Jerónimo de Carrión, Musica Ficta, Capela de Ministrers, Música Temprana, Ensemble Elyma, Camerata Iberia, La Danserye, La hispanoflamenca, La galanía, Ars Longa, La Trulla de vozes, Orquesta barroca de Sevilla, Coro Nacional de España, Ensemble La Chimera, Armonía del Parnás, Los músicos de su alteza, etab. Eta herrialde hauetako jaialdirik garrantzitsuenetan ere bai: Espainia, Alemania, Kuba, AEB, Ekuador, Txekiar errepublika, Paraguay, Austria, Portugal, Suitza, Uruguai, Frantzia, Italia, Bolivia, Belgika, Argentina, Txile, Holanda, etab.

Bakarlari gisa ere eman ditu kontzertuak Espainia, Amerika eta Italiako musika barrokoan oinarritutako programekin (Holandan, Txilen, Espainian, AEBetan eta Kuban) eta hitzaldiak eta ikastaroak ere bai herrialde zenbaitetan. Talde eta diskografiko hainbatekin 60 disko baino gehiagotan hartu du parte laguntzaile edo bakarlari gisa.

Operako ekoizpenetan hartu du parte Parisen eta Vienan (L´incoronazione di Poppea, Monteverdi), Madrilen, Ginebran, Mexikon eta Berlinen (La Púrpura de la Rosa, Torrejón y Velasco), Munichen, Vigon eta Donostian (Orfeo, Monteverdi). Era berean, Andromeda eta Perseo obra eszenikoa berreskuratu du Almagroko komedia antzokian, baita Bilboko Arriaga antzokian ere Sebastian Durónen Salir el amor del mundo zartzuelan.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Irailak 2
  • Ordutegia20:00
  • LekuaJasokundearen Andre Mariaren Eliza (Tuesta)
    Gaubea
  • HizkuntzaBat ere ez

Non