Getxophoto 2017: "Hamaiketako"
Getxophoto 2017 jaialdiaren barruan.
Jaialdiak jarduera berri bat inauguratzen du. Jarduera horretako parte-hartzaileek Hamaiketakoa partekatuko dute irudiaren profesional batekin, iraileko hiru larunbatetan.
Hitz egin, kezkak partekatu, galderak egin, kexatu, antolatu… horixe da egin nahi dena, azken finean “ikasle-irakasle” diskurtsotik ihes egitea, profesionalak zein parte-hartzaileak etxean moduan senti daitezen,, merienda baten inguruan kanape goxoak jaten, gauza berriak ikasten dituzten bitartean.
- Larunbata 16: Conny Beyreuther, Zazpika aldizkariko argazkilaria eta editore grafikoa.
- Larunbata 23: Vicente Paredes, argazkilaria
- Larunbata 30: Txelu Angoitia, argazkilaritza
Jarduera hau ADI Espacio Ocio y Negocios -en egingo da; jaialdiarekin kolaboratzen dute beren espazioak utziz.
Conny Beyreuther, argazkilaria eta editore grafikoa
Berlinen jaio zen, eta bertan ikasi zituen Argazkilaritza eta Diseinua. Ikasketak amaitu eta gero, erredaktore moduan egin zuen lan argazkilaritza-agentzia batean eta laguntzaile moduan Udo Hesseren estudioan, Berlinen. Ondoren Euskal Herrira bidaiatu zuen prestakuntzarekin jarraitzeko. Gaur egun argazkilari eta editore grafiko moduan dihardu Zazpika igandekarian. Azkeneko bi hamarkadetan erreportaje eta elkarrizketa ugari eta beste lan fotografiko batzuk egin ditu, baita hainbat erakusketa ere.
Vicente Paredes, argazkilaria
Orihuelan (Alacant) jaio zen 1972an, eta Bilbon bizi eta egiten du lan. Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritzako ikasketak amaitu eta gero, Argazkilaritza ikasi zuen Londresko Westminster College-en. Taldekako zein banakako nazioarteko erakusketetan hartu du parte eta hainbat liburu argitaratu ditu: Furtivos, Bilbao, cómo has cambiado (Begoña Zubero eta Manu Ceciliorekin), eta Pony Congo. Azkeneko hori urteko argazki-liburu onena moduan hautatu zuten Photo Eye-n eta Kasel Photobook Festival-en, eta finalista izan zen Les Rencontres d`Arles-eko Book Awards-en. Irakaslea da Bilboko Argazkilaritza Garaikideko Zentroan.
Txelu Angoitia, argazkilaria
Durangon jaio zen 1960an. Londresen argazkilaritza ikasi eta gero, Magnum agentziako argazkilariekin trebatu zen. Hainbat alorretan egin du lan, fotokazetaritzan edo publizitatean, bestek beste, eta erakusketa ugaritan jardun du komisario gisa. Horrez gainera, hainbat argazki-libururen edizioa koordinatu du eta Astola kultur aldizkariko zuzendaria da egun. Bere alderik pertsonalenari dagokionez, Inventario, Paralelo 21, Angst eta Tanger Dreamargazki-liburuak argitaratu ditu, eta 15 urte badira argazkilaritza-tailerrak eta ikastaroak ematen dituela.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data Irailaren 16(e)tik Irailaren 30(e)ra
- Ordutegia11:00 – 12:30
- LekuaADI Espacio Ocio y Negocios (Avda. Basagoiti 56)
Getxo - ZenbatekoaDoan. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
- HizkuntzaGaztelania


