"Artxipielagoa"

Hondarribia Abuztuak 23
  • "Artxipielagoa"
  • "Artxipielagoa"

Estreinako aldiz, kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak uztartzen dituen ikuskizuna da Artxipielagoa, herri kantak eta familian edo lagunen artean kantatzeko tradizioa berreskuratzeko helburuarekin.

Gazteek zein adinekoek, "herri abesbatza antzera", soinubakarrean abesten dute ikuskizun euskaldun, sakon eta berritzaile honetan. Bertan, herri kantak, klasikoak eta gaur egungoak uztartzen dira, modu desberdinean abestuta, publikoaren kolaborazioari esker. Proposamen honekin aspaldiko tradizio aberasgarriak berreskuratu nahi dituzte, tartean abesteko zaletasuna; aldi berean, euskal kantutegia ezagutzera eman nahi dute.

Euskal Herriko kultura arloko hainbat profesionalek euren ametsak eta diziplina artistikoak bateratu dituzte, elkarrekin ikuskizun berri bat sortzeko. Hala, elkarrekin arituko dira hitza, kantua, irudiak eta musika: bakoitza bere irlatik, artxipelago bakarra eratzeko.

  • Ainhoa Garmendia, sopranoa
  • Andoni Egaña, bertsolaria
  • Pello Ramírez, biolontxeloa eta akordeoia
  • Garikoitz Mendizábal, txistularia
  • German Ormazabal, pianoa 

Egitaraua

Olaizola, Garbizu, Guridi, Lertxundi, Lete, Itoiz, Oskorri eta abarren abestiak.

Afaria kontzertu ostean. Nahitaezkoa da tiketa aurkeztea.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Abuztuak 23
  • Ordutegia20:00
  • LekuaHiruzta Upategia
    Hondarribia
  • Zenbatekoa12 € (sarrera) / 52 € (sarrera + afaria)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non