"Crusoe"
Daniel Defoeren Robinson Crusoe lanaren antzezpena. Robinson familia onekoa da, eta abenturak bizitzeko gogo bizia sentitzen du. Esklabo bila barku batean sartu eta gero, bere barkua hondoratu egingo da Orinoco ibaiaren bokalearen aurrean, eta Robinson bakarrik geratuko da uharte batean. Urteak joan eta urteak etorri, nekatu gabe eraikiko ditu tresnak, txalupak eta babeslekuak. Gainera, hazi gutxi batzuk erein eta ahuntz-talde txikiak haziko ditu. Ogia eta okela egitea lortuko du, baita hondoratzetik salbatzea lortu zuen bolbora ez hondatzea ere. Azkenik, bakardadera ohitzen hasten denean, uhartean bakarrik ez dagoela deskubrituko du: kanibalen tribu batek uhartean erritualak egiten ditu.
Crusoek etsaitzat hartuko ditu berehala indigenak, eta exekutatzera zihoazen preso bati ihes egiten lagunduko dio. Ostiral batez elkar ezagutu dutenez, Crusoek Ostiral izena jarriko dio. Basati onaren eta buruzagi zuriaren zerbitzari leialaren ikur bat. Heroiak hari laguntzea erabakitzen duenean, zalantza egingo du gizona morroi bezala edo «behar duen adiskide eta laguntzaile» bezala hartu behar ote duen. Robinsonek, ordea, bere klase sozialaren irizpide eta balioekin berreraikiko du mundua. Horregatik, esklabo bezala hartuko du Ostiral, maitasunez tratatu arren. Azkenik, hogeita zortzi urte baino gehiago igaro ostean, uhartea atzean utzi eta Europara itzuliko da. Literatura unibertsalaren maisulan bat da liburua, zalantzarik gabe, oso ondo lortutako alderdi bisualarengatik eta irakurlea zuzenean uhartera eramateko duen gaitasunagatik. Helburu horixe bera lortu nahi du Markeliñek: ikusleak beren egunerokotasuna ez bezalakoa den unibertso batera eramatea.
- Konpainia: Markeliñe
- Herrialdea: Euskal Herria
- Ikus-entzuleak: Ikuslego guztiarentzat
- Hizkuntza: Hitzik gabea
- Iraupena: 50'
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaMarkeliñe
- Data Abuztuak 21
- Ordutegia21:30
- LekuaArriaga plaza
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


.jpg)