Macy Gray
Heineken Jazzaldia 2017 jaialdiaren baitan.
Macy Gray (ahotsa), William Wesson (teklatuak), Jonathan Jackson (teklatuak, saxoa), Caleb Speir(baxua), Tamir Barzilay (bateria)
Macy Gray bete-beteko artista dugu, oso estimatua hala abeslari nola aktore modura. Hasieratik eman zuen maila harrigarria: bere lehen albumeko I Try abestiak 1999ko Grammy saria irabazi zuen. Gero, zenbait MTV eta Brit Award etorriko ziren, baita Grammyetarako izendapen gehiago ere. R&Beko handietako bat da, baina trebetasunez mugitzen da soularen, hip-hoparen eta rock alternatiboaren sailetan ere. Haren azken diskoa, Stripped, Macy Grayren heldutasun artistikoaren froga ez ezik, bere musikak eragiten duen sedukzioaren erakusgarri bikaina da, zuzeneko kontzertuetan, bereziki.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Uztailak 24
- Ordutegia21:00
- LekuaTrinitate plaza
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa35 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaIngelesa


