Oskarbi

Barakaldo Azaroak 17
  • Oskarbi
  • Oskarbi

Oskarbi Taldea: 50 urte kantari

Emanaldi honetan, taldeak abestirik ezagunenak eta Mendira naiz azken eta hamaikagarren diskoko abestiak plazaratuko ditu, eta tartean estreinaldiren bat edo beste ere.

Iñaki Maritxalar eta Joxelu Treku aitzindari dira Oskarbon, biak taldeko kide izan baitira hasietarik eta ibilbide artistiko osoan zehar. Taldea 1966an hasi zen eta, beraz, 51 urte daramatzate euskal kantak eta euren konposizio propioak partekatzen eta hedatzen. Ibilbide luze horretan, hainbat eta hainbat emanaldi eskaini dituzte, Euskal Herrian batez ere. Ez dok Amairuko kide ere izan ziren lau urtez (1967-1971). 

Iñaki Maritxalar – gitarra, ahots
Joselu Treku – ahots
Maite Aizkorreta – ahots
Barbatxo Maritxalar – ahots
Carlos Ruiz – ahots, akordeoi
Gontzal Iñarra – txirula
Beronik Ondikola – ahots
Joana Ortega – piano, teklatu
Maite López de Arbina – biolin
Sebastián Urtarroz – perkusioa
Txalapartariak: Lara Mitxelena e Itziar Jauregi

Iraupena: 90'

 


Laburrean

Non