Zea Mays
Santurtziko Karmengo Jaiak 2017ko egitarauaren barruan.
2017an 20 urte beteko dira Zea Mays talde bilbotarra sortu zenetik. Gure arteko harremanak eta kontsumitzeko ohiturak aldatu dituzten berrikuntza teknologiko anitzek markatutako bi hamarraldi, berehalakotasunaren eta iragankortasunaren diktadura ezartzeko ere balio izan dutenak.
Zea Mays-ek, oinak lurrean mantenduta, garai berrietara moldatzen jakin izan du, euren publikoa handitzeko gai izan dira oztopo idiomatikoak saihestuta eta edozein artistaren erronkarik handiena gaindituta: disko berri bakoitzarekin zale gazteak euren entzuleriara gehitzea. Harro egoteko arrazoiak dira. Eta horixe bera da, hain zuzen ere, Zea Mays-en estudioko zortzigarren diskoaren izena: Harro. Dave M. Allen ingelesak (2013ko Da euren aurreko diskoan ere lan egindakoa) ekoiztutako hamabost abesti berri, new wave, synth pop eta rock gotikoaren ekoizle nabarmenenetarikoa da hau.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Uztailak 20
- Ordutegia23:00
- LekuaAgertoki nagusia
Santurtzi - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


