"Aranjuezko Kontzertua"

Bilbao Apirilak 4
  • "Aranjuezko Kontzertua"

Joaquín Rodrigoren “Aranjuezko kontzertua” lana izango da Gitarra Espainiarra Omentzeko asmoa duen programako pieza nagusia. Bertan, gainera, Rodrigoren Fantasia aitoren seme batentzat, Moreno Torrobaren Sonatina eta Bacarisseren Kontzertua gitarrarako lan ospetsuak ere entzun ahal izango dira.

Rolando Saad arduratuko da partitura horiek guztiak jotzeaz. Gitarra-jole argentinarrak ibilbide luze eta garrantzitsua egin du kontzertista gisa. Gaur egun, maiz jotzen du Europa eta Amerikako aretorik entzutetsuenetan. Areto horietako batzuk baino ez aipatzearren, hor daude Amsterdameko Concertgebouw, Vienako Musikverein, Leipzigeko Gewandhaus, Berliner Philarmoniker, Berlingo Konzerthaus, Municheko Gasteig, Zuricheko Tonhalle, Auditórium, Erromako Parco della Musica, Bartzelonako Gran Teatro del Liceu, Teatro del Maggio Musicale Fiorentino edo Madrilgo Auditorio Nazionala.

Joaquín Rodrigoren “Aranjuezko kontzertua” musika garaikideko maisulanetako bat da. 1940an estreinatu zenetik, garai guztietan gehien entzun, jo eta grabatu izan den obretako bat da.


Laburrean

Non