"Konstelazio begetalak", Maria Cuetoren erakusketa
Bilduma honek hogei eskultura biltzen ditu, teknika sotil eta zehatzez haziekin eginak. Obra delikatuak dira, aretoko sabaitik zintzilik daudenak, eta airean flotatzen ari zaren irudipena sortzen dute. Gehienek naturarekin lotura duten formak dira, espiralean aurkeztuta, erakusketari izena ematen dioten espiralak sortuz.
Maria Cueto
Urteak dira Maria Cuetoren obra ustezko kontrakoen artean dabilela, baina haiek adiskidetzeko gai da bere lana; haiek, alegia: ingurune naturaleko sentsazio zuzenak eta kultur munduko eraikuntzak, aurkitutako objektuaren emozio birjina eta hura ikur artistiko bilakatzeko jakinduria teknikoa, ibiltzearen sentsazioen kaosa eta ikuspegi bateratu baten ordena. Izan ere, bere arteak zubiak eraikitzea du oinarri; zatituta, puskatuta eta askatuta zirudiena berriro lotzea. Baina, gainera, bere eskulturak gai dira ikusleei asoziazio horien irismen poetikoari buruzko iradokizun sentikor mordoa emateko.
Avilesekoa jaiotzez, Berastegin bizi da María Cueto, eta areto ugarietan egin ditu erakusketak, eta erakusketa kolektibo zein banakoetan parte hartu du. Dauzka sarien artean, Arte Plastikoen Goiart 2017-Ordizia Saria VII. Lehiaketako 1. Saria, eta Madrileko Estatistikako Institutu Nazioanalaren eraikin berrirako obra berari erosi izana, lehiaketaz.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Uztailaren 7(e)tik Irailaren 29(e)ra
- Lekua Menchu Gal Museoa
Antiguo Hospital de Sancho de Urdanibia. Entrada por la Calle Vega de Eguzkitza
Irun - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Menchu Gal Museoa


