Santixauak 2017, Ermuan

Ermua Uztailaren 14(e)tik Uztailaren 27(e)ra
  • Santixauak 2017, Ermuan

Guztira 97 ekitaldik osatzen dute datozen festetako programa, eta urtero bezala, txarangen jolasekin hasiko da uztailaren 14an.

Musika izango da beste behin herriko jaietako protagonista. Izan ere, 23 ekitaldi antolatu dira pop, rock, jazz, folk, elektronikoa, klasikoa eta beste hainbat musika estilo entzun ahal izateko. Aurtengo jaietako hiru kontzertu nagusiak, hauek:

  • Uztailak 15: Zea Mays
  • Uztailak 22: La Pegatina eta Stai Zitto talde ermuarra
  • Uztailak 27: Elsa Baeza, jaiei amaiera emateko

Gainera, 17 kirol ekitaldi egongo dira, beste 10 bereziki haurrei zuzenduta, 5 dantza jarduera, 6 ekitaldi gastronomiko, 10 festa giroko jarduera eta beste 10 ekintza tradizional.

Azken bloke horretan sartzen dira ohiko txarangen jokoak, eta horiekin hasiko da, hain zuzen, Santixauetako programa uztailaren 14an. Azkenengo proba playbacka izango da, uztailaren 21ean, ostirala.

Jaien hasiera ofiziala, ordea, urteroko txarangen desfileak ekarriko du, uztailaren 24an. Aurtengoan, El Conquis telebistako saioan ezagun egin den Aner Gorrotxategi izango da txupineroa.

Bestalde, ekintza tradizionalez gain, zenbait berrikuntza ere izango ditugu aurtengo jaietan: padel txapelketa, haurrentzat euskarazko ekitaldi berriak eta salmenta postu gehiago San Pelaio plazan, esaterako.

Ermuko Udala

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data Uztailaren 14(e)tik Uztailaren 27(e)ra
  • LekuaErmua

  • ZenbatekoaDoan

Non