Anje Duhalde

Pamplona/Iruña Ekainak 22
  • Anje Duhalde

Kantu eta Hitza 2017 zikloaren barruan.

Anje Duhalderen (Arrangoitze, Lapurdi) ibilbide musikala hertsiki lotuta dago euskal musikaren historiarekin; 70eko hamarkadaren bukaeran belaunaldi oso bat markatu zuen Errobi rock-folk taldearen sortzailea eta partaidea izan zen. 80ko hamarkadaren hasieran ekin zion bakarkako ibilbideari, zeina azken hamarkadetako euskal musikaren isla fidela izan baita.

Duhaldek gaitasuna izan du Estatu Batuetako folk, blues eta rocka eta euskal tradizioa uztartzeko, eta horrela ezinbestekoa izan da euskal folk eta rockaren garapena ulertzeko, kantu herrikoiaren eta rock-hizkuntzaren arteko zubi izan baita.

Bere ibilbide luzean zehar –lau hamarkada–sortutako abestiak joko ditu Erraldoien Txokoan, hala Errobiren abestiak nola azken estudio-lanak edo euskal folkaren klasikoak.

Fitxa artistikoa:

  • Anje Duhalde (ahots nagusia, gitarra akustikoa, harmonika)
  • Rémy Gachis (gitarra akustikoa eta elektrikoa)
  • Txomin Duhalde (perkusioak eta saxofoia)

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Ekainak 22
  • Ordutegia20:30
  • LekuaErraldoien Txokoa
    Descalzos, 72
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non