Iban Zalduaren hitzaldia: "Euskal literaturaren mitoak (eraitsiz)"
Iban Zaldua idazlea egungo euskal literaturaren mitoak desmuntatzen saiatuko da, bere saiakera literarioak eta blogeko sarrerak oinarri hartuta. Egungo literaturako joeren, tasunen eta kerien inguruan arituko da. Euskal literaturaz batik bat, baina orobat egungo literatura unibertsalaz (hots, mendebaldar turbokapitalistaz): azken finean, euskal literatura (behingoz) korronte nagusi horren barruan bete-betean dagoela esan daitekeelako, zorionez eta zoritxarrez, onerako eta txarrerako.
Iban Zaldua (Donostia, 1966) historia irakaslea da eta aspalditik Gasteizen bizi da. Zenbait ipuin liburu eman ditu argitara: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein 2000), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (Erein, 2004), Etorkizuna (Alberdania 2005, Euskadi Literatur Saria 2006), Ipuinak -Antologia bat- (Erein, 2010), Biodiskografiak (Erein, 2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (Elkar, 2012) eta Inon ez, inoiz ez (Elkar 2014). Bi eleberriren egile ere bada: Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008); Azken garaipena komikiaren gidoiarena (Ikastolen Elkartea, 2011, Julen Ribasen marrazkiekin (Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 2012); eta euskal literaturaren inguruko lau saiakerena: Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002), Animalia disekatuak (Utriusque Vasconiae, 2005), Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012) eta (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (Elkar, 2016). Oharrak & Hondarrak da bere bloga , eta GEU elkartearen baitako Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data Maiatzak 16
- Ordutegia19:00
- Lekua Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)


