"Harri, orri, Ar"
Harri, Orri, Ar Dantzaz-en azken ekoizpenaren izenburua da. Jolasaren aldarrikapena, ikuslearen irudimenari irekitako sormenerako lurraldea bezala. Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Nazioarteko dantzariaz osaturiko harrobi heterogeneoa den euskal konpainia honen ikuskizunak berriro ere, ohiko etiketetatik aldentzen da. Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiak dute lekua sormen honetan. Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu.
Historia de un segundo
Les Vikings konpainiako Sara Olmo eta Victor Launay-k osatzen duten bikoteak lehenengo pieza koreografiatzen dute, Historia de un segundo deiturikoa. Proposatzen digute elkarrizketa batean murgiltzea. Edozeinek izan dezakeen elkarrizketa . Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat ideia ahoskatuko dugu azkenean? Gogoeta horietan inspiratutako obra ikusiko dugu, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz.
Complete surrender
Dantzazen bigarren pieza, Complete Surrender, nahita garaikideko bokazioa dauka. Bere sortzailea, Jorge Jaureguik, ibakarkako eta taldekoaren arteko muga horretara hurbiltzeko proposamena egiten digu. Bere koreografian dantzarien gorputzak bata bestearekin talka egiten dute eta besarkatzen dira, aldizka, amore emate eta eustearen arteko oreka bilatzen etengabe.
Harri, Orri, Ar
Eta, azkenik, Jauregiren sormenak dakartzan energia eta intentsitateak bidea emango diote beste proposamen oso berezi bati, Mexikoko Enrique Fleischmann konplizitatearekin. Euskadin bizi den saritutako sukaldari honek “atrezzo jangarria” garatu du Harri, orri, Ar pieza honetarako harriak edo paperak eginez, eta ikusleek dastatu ahal izango dute ere bai. Epilogo honekin Italiako koreografoa Paolo Mohovich-ek liluratzera eta liluratuta izatera gonbidatzen gaitu.
- Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
- Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
- Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
- Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
- Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
- Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
- Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
- Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
- Iraupena: 70 minutu
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaDantzaz
- Data Maiatzaren 19(e)tik Azaroaren 3(e)ra
- Ordutegia20:30
- Lekua Coliseo Antzokia
Merkatu, 2
Eibar - Zenbatekoa5 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Coliseo Antzokia




