Miren Gorrotxategiren "33 ezkil" nobelari buruzko solasaldia
Agustin Zubikarai saria jaso ondoren idatzi du Miren Gorrotxategi azpeitiarrak 33 ezkil eleberri hau.
Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa.
Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.
Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa... Osagai horiek topatuko dituzu Agustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.
Otsailaren 14an, 18:00etan, liburu honi buruzko solasaldia egongo da Azpeitiko udal liburutegian, idazlearen beraren parte hartzearekin. Ohi bezala, Pako Aristi izango da dinamizatzailea.
Laburrean
- Mota Aurkezpena
- Data Apirilak 26
- Ordutegia19:00
- Lekua Sutegi Aretoa
Jose Martin Sagargia Plaza, z/g
Usurbil - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Sutegi Aretoa


