Musikaldia 2017: Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu Abesbatza

Arrasate-Mondragon Maiatzak 6
  • Musikaldia 2017: Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu Abesbatza

2017ko apirilaren 28tik maiatzaren 7ra bitartean egingo da Arrasateko Udaberriko XIII. Musikaldia.


Egitaraua:

Maiatzak 6: Arrasateko Musikaleko Orkestra eta Goikobalu Abesbatza (Amaia udal antzokia -20:00).

Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa

Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoa 1975ean sortu zuen Juan Arzamendi Emparanzak, “Arrasate Musikal” akademiako eta oraingo musika eskolako zuzendari eta fundatzaileak. Orkestra hura 12 eta 20 urte arteko hogeita hamar bat gaztek osatzen zuen. Arrasateko Musikaleko oraingo orkestra sinfonikoa eskola ikasleek, irakasleek eta ikasle ohiek osatzen dute. Zuzendaria da Iker Olazabal.

Goikobalu Abesbatza - Coro de Mondragón

Goikobalu Abesbatza-Coro de Mondragón betidanik Arrasate-Mondragonen egon den musika koralarekiko (Parrokiko Abesbatza, Zartzuelen emanaldiak, Danok Abesbatza) ilusio eta zaletasunaren fruitua da. Bere lehenengo pausoak 1989an Luis Ignacio Ruiz de Alegriaren zuzendaritzapean eman zituen eta hasieratik musika koralaren arlo guztiak jorratzea izan du helburu (polifonia, herri musika, sinfoniko korala, klasikoa...). Helburu horri jarraituz 1996ko urtarrilean oraingo zuzendaria den Iñaki Maidaganek bere gain hartu zuen abesbatzaren zuzendaritza.

 

Arrasateko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Maiatzak 6
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAmaia Antzokia
    Otalora Litzentziatua, 4
    Arrasate-Mondragon
  • HizkuntzaEuskara

Non