"El día de la bestia" filmaren urteurrena, Alex de la Iglesiarekin
Herederos de la bestia (Diego López eta David Pizarro, 2016) filmaren aurkezpena aitzakia gisa hartuta, Alex de la Iglesia Euskadiko Filmategian izango da El día de la bestia (Álex de la Iglesia, 1995) filmaren inguruko mahai-inguru batean parte hartzeko.
Berarekin solasean ariko dira Jorge Guerricaechevarría gidoigilea, Flavio Labiano argazki-zuzendaria eta Diego López Herederos de la bestia filmaren zuzendaria. Ekitaldia Josemi Beltrán Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendariak moderatuko du.
MAHAI-INGURUA
Parte-hartzaileak:
Álex de la Iglesia (El día de la bestiaren zuzendaria).
Jorge Guerricaechevarría (El día de la bestiaren gidoilarikidea).
Flavio Labiano (El día de la bestiaren argazki-zuzendaria).
Diego López (Herederos de la bestia-ren zuzendarikidea).
Moderatzailea: Josemi Beltrán (Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendaria).
PROIEKZIOA
HEREDEROS DE LA BESTIA (Diego López, David Pizarro, 2016). Espainia. JBES. 80'. DCP.
Ezinezkoa egiten zaigu Espainiako zinemaren historia El día de la bestia (Álex de la Iglesia, 1995) gabe imajinatzea. Filmaren estreinalditik bi hamarkada igaro direnean, pelikula erreferente bat bilakatu da fantasiazko zinema basatiena eta esperpentoaren tradizio espainiarra uztartzeko unean. Film honetan, batetik, proiektuan parte hartu zuen lan-taldea elkarrizketatzen da, eta bestetik, gaur egun oraindik duen eragina aztertzen da.
Mahai-ingurua+proiekzioa 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntua-n salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data Apirilak 6
- Ordutegia19:00
- Lekua Euskadiko filmategia
Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa3,50 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Euskadiko filmategia


