"'Guernica' berriro imajinatzen", Ron English-en erakusketa

Gernika-Lumo Apirilaren 4(e)tik Urriaren 29(e)ra
  • "'Guernica' berriro imajinatzen", Ron English-en erakusketa
    © Ron Ron English
  • "'Guernica' berriro imajinatzen", Ron English-en erakusketa
    © Ron Ron English
  • "'Guernica' berriro imajinatzen", Ron English-en erakusketa
    © Ron Ron English
  • "'Guernica' berriro imajinatzen", Ron English-en erakusketa

  • Ron English:

Niretzat, “Guernica” eredu moderno bat da, Madonna eta haurra antzinako eredu bat den modu berean. Artean, ugariak dira ereduak, artistak ikuspuntu bat sortzeko erabiltzen dituen geruzak; eredu horiek esperientzia kultural partekatu bat eratzen laguntzen dute. Artea berriaren kontzeptua –ikuspegi bakarraren eta jabetza intelektualaren ideia– baino askoz lehenago existitzen zen. Hortaz, “Guernica” ereduari errespetuz heltzen diot, badakit-eta zer esanahi eta garrantzi kultural duen. Gerra modernoaren behargabeko izugarritasun itzelaren sinbolo bisual bat da. Baina, nire ustez, “Guernica”ren ondorio kulturala, berez, aurkakoa da. Tragedia ulertezina komiki-istorio –hots, errazago uler dezakegun zerbait–bilakatzen du. Giza prozesuaren parte da hori: gainditzen gaituzten emozio gordinen hurbiltasunetik urruntzea, gainetik narratiba bat jarriz, gure bizipenak sinplifikatzen dituena eta hiru dimentsiotatik 2 dimentsiotara garamatzana. Eta kontzeptu horrekin borrokatzen naiz “Guernica”ren nire bertsio guztietan.

“Guernica”ren 100 interpretazio baino gehiago egin ditut. Gerta daiteke pertsona desberdinak erabiltzea eta konposizioa zehaztasun handiagoz edo txikiagoz irudikatzea, baina beti ari naiz oinarrizko mezu beraren gainean inprobisatzen –aurreiritzi kulturalak gure narratiban tinko sartuta daudela da mezu hori–. Nire “Guernica”k mundu mailako kultura korporatiboaren produktu-kokapena nabarmentzen dute; izan ere, kultura korporatiboak gerra entretenimendu gisa erabiltzen du, eta entretenimendua gerra gisa.

Urteetan zehar, pertsonaia ugari sortu ditut. Pertsonaia horiek gero eta maizago erabiltzen ditut arketipo pertsonal gisa, istorioei ukitu bat emateko eta nire margolanak markatzeko. MC Supersized Ronald MacDonalden nire bertsioa da. Ronaldek itxura hori izango luke MacDonald’sek saltzen duen janaria jango balu. Mendebaldeko Budatzat hartzen dut; izan ere, gure erlijioa kontsumismoa da, eta bera neurriz gain asetako kontsumitzailea da. Nire Untxiak proletariotza adierazten du, tradizioz Joseph Beuysek eta beste hainbatek halatzat hartu izan baitituzte artean. Baina nirea untxi estralurtar bat da, hirugarren begi bat duena, baina, hala ere, urduria, ezinegona eta, azkenean, otso kosmikoen harrapakina dena. Nire cowgirlak erreakzio handiak eragiten ditu jendearengan; jendeari dibertigarria eta aztoragarri samarra iruditzen zaio. Nik Behien Hazkunde Hormonaren bozeramailetzat hartzen du, eta, haren bidez, janariaren eta sexuaren –oinarrizko janariaren eta ama-esnearen sexualizazioaren– arteko loturak ikertzen ditut.

Nire “Guernica”k hainbat ikuspuntutatik irudikatzea gustatzen zait. Horretarako, maketak eraikitzen ditut argiztatu eta hainbat angelutatik fotografiatu ditzakedan hiru dimentsioko modeloekin. Zirriborroak margolanen oinarri bilakatzen dira, eta argazki-saio bakar batekin zenbait margolan egiten ditut, figurak, osaera edo ikuspuntua aldatuz. Oraindik ez dut amaitu “Guernica” lantzeaz. Ez dut uste inoiz agortuko ditudanik margolan horren aukerak; izan ere, botere mugagabea du bisualki adierazteko galeraren, hondamendiaren, izugarrikeriaren eta garaipenaren konplexutasun bizia, bere narratiba itxuraz sinplifikatuaren bidez.


Laburrean

Non