Patxi Zubizarretaren "Gutun harrigarri bat", "Mundua lo dagoen bitartean" eta "Laranja bat zaborretan" liburuen irakurketa irekia
Laugarren urtez Gasteizko Udaberria euskaltegiak irakurketa irekia antolatu du. Ekimenak euskal literatura eta kultura ezagutaraztea eta bultzatzea du helburu, baita hizkuntza bera ere.
Euskaltegiak aurten bere 40. urteurrena ospatzen duenez, Patxi Zubizarretaren hiru liburu aukeratu dituzte: Gutun harrigarri bat, Mundua lo dagoen bitartean eta Laranja bat zaborretan.
Liburuak irakurtzen lagundu nahi baduzu, bidali emaila honako helbide honetara: irakurketajarraitua@gmail.com. Eta besterik gabe euskaraz eta euskal literaturaz gozatu nahi baduzu, gerturatu apirilaren 5ean, asteazkena, Oihanederreko Ortuño aretora, goizeko 8:15 eta 12:30 bitartean, edo arratsaldean, 15:30 eta 20:00 artean.
Idazlea ere bertan izango da!
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data Apirilak 5
- Ordutegia08:15-20:30
- Lekua Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)


