Robe Iniesta
Robe Iniesta, Extremoduro taldeko ahotsa eta arima, Euskaldunara dator, bere banda ospetsurik gabe, entzuteko, ikusteko eta bere rock and rolla hurbiletik sentitzeko kontzertu bat ematera.
Bienvenidos al temporal. Ponte a cubierto izeneko birak aukera ematen du Extremodurotik kanpo egin duen ibilbidean grabatu dituen bi diskoetako abestiez zuzenean gozatzeko, Destrozares disko berrieneko abestiak barne. Azken horren salmentak direla-eta, martxoaren 7an Urrezko diskoa lortu zuen.
Tour berri honetan, artistak kontuan hartu nahi ditu ahotsa eman nahi dien zenbait kolektibo sozial. Hala, saldutako kamiseten ondorioz lortutako etekinak erakunde sozialei emango zaizkie, esate baterako, ingurumena babesteaz arduratzen diren erakundeei, krisiaren erasoei aurre egiteko elkartasun sare herrikoi bati eta errefuxiatuei laguntza humanitarioa emateko beste sare bati.


