Jean Mixel Bedaxagar
Dantzaria, txistularia eta abeslaria. Orden horretan garatu da Jean Mixel Bedaxagar artista gisa. Bere abestietan, Etxahun-Iruri, Pette Napoleon eta Attuli bezalako Zuberoako musikarien funtsa mantentzen du, baina beti ere bere toke pertsonala emanez. Gaur egun arte, bost diska kaleratu ditu Bedaxagarrek eta hurrengo kontzertuetan, “Belatxa” bere azken lana aurkeztuko du.
“Belatxa” izeneko hau, Bedaxagarrek inoiz ekoiztu duen diskorik mamitsuena da. Bertan, inspiraziorik garbienak bildu nahi izan ditu, oroimenik gustokoenak, doinurik maiteenak, sustraien erreferentziaz eta naturaren usaiaz atondurik.
Urdiñabeko abeslariak, beraz, bere abestien bitartez xiberotar izpiritua eta ahozko transmisioa gerturatuko die bertakoei.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Azaroak 19
- Ordutegia20:00
- Lekua Gezala Auditoriuma
Euskal Herria Plaza, 1
Lezo - Zenbatekoa5 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Gezala Auditoriuma


