"Fotografía", Maria Tudelaren erakusketa
Argazkilaritza Maiatzean 2017 aurkezteko ordua da.
Aurtengo edizioan denetarik aurkituko dugu, gizarte-dokumentu gisa balio historiko handia duten argazkietatik hasita paisaia handi eta sormenez gainezka dauden irudietaraino. Argazkiak, Arte Eder gisa, bere distira osoa erakutsiko digu maiatzean, Eibarren.
Guztion eskura, betiko moduan. Erakusketen sarrera librea da. Estudioan posatzeko aukera ere eskainiko dugu eta galeriako erretratuak oparituko dizkiegu maiatzaren 6an, larunbata, Untzagara gerturatuko direnei. Ordaindu beharreko jarduera bakarrak ondorengoak dira: 8 orduko argazkilaritza-tailerra Jon Gorosperekin, Portalean (20 euro) eta argazki-rallya, hamaiketakoarekin, (10 euro). Azkeneko hori doan izango da umeentzat eta zuri-beltzeko modalitatean parte hartzen dutenentzat.
Fotografía erakusketa
El Corte Inglés-eko erakusketa-gelan.
Maiatzaren 2tik 31ra.
Egileari buruz: www.mariatudela.net.
Argazkilaritza Maiatzean 2017: Prentsa-dosierra [PDF - 1,14 MB].
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Maiatzaren 2(e)tik Maiatzaren 31(e)ra
- LekuaEl Corte Inglés
Eibar - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


