"Ukitzeko diren irudiak", Juan Torreren argazki-erakusketa

Bilbao Martxoaren 17(e)tik Apirilaren 7(e)ra
  • "Ukitzeko diren irudiak", Juan Torreren argazki-erakusketa

Gizazinea 2017 jaialdiaren barruan. 

Ukitzeko diren irudiak (Imágenes para tocar) gainditze egitasmoa da. Erronka da. Arrakasta. Artearen historiarekiko hitzorduaren zatitxoak izozturik.

Ukitzeko diren irudiak inprimatze teknika berritzailea garatzea da, irudiei erliebea ematen diena. Aurrerapen teknologikoaren emaitzaren fruituari begiratzeko modu berria. Argazkilaritzara hurbiltzeko modu ezberdina, eskuak aurretik.

Eta pauso bat aurrerago doa erabilitako teknika. Argazkiak, handiak eta zuri beltzean, Dibond plantxa baten gainean inprimatzen dira sikatzean polimero plastiko bihurtzen diren UV tintekin, eta horrela, irudiek erliebea hartzen dute. Horrek posible egiten du irudi bat ukitu ahal izatea. Atzamarrekin ikustea. Argazkietara, eskuak aurretik, hurbiltzeko modu urratzailea. Hori guztia ez zatekeen posible izango Estudios Durero enpresak egindako ahalegin eta ikerketarik gabe.

Bat batean, irudia forma bihurtzen da. Formak pertsonen arteko elkarrizketa ahalbidetzen du. Ikusten duten eta itsuen artekoa. Ukitzeko diren irudiak erakusketari esker, Juanen kamerarekin hartutako erretratu desberdinetatik eskuekin paseatzeko aukera dago. Gaur egun, Ainhoa Arteta, Kepa Junkera, "El Drogas" (Barricada taldeko abeslaria), Luis Eduardo Aute, Miguel Ríos, Luz Casal, Rosendo, Paco de Lucía, bezalako artisten erretratuak daude, beste batzuen artean.

Bilboko Udala

Laburrean

Non