"Jarabo"

Bilbao Apirilaren 5(e)tik Apirilaren 6(e)ra
  • "Jarabo"

Zinemateka: Juan Antonio Bardem.

Juan Antonio Bardem zinemagile espainiarraren omenezko zinema-zikloa aurkeztuko du Azkuna Zentroak martxoaren 14tik apirilaren 6ra.

Sarrerak: txarteldegian eta www.golem.es webgunean.

Jarabo

Urtea: 1985
Iraupena: 70 minutu
Zuzendaria: Juan Antonio Bardem
Aktoreak: Sancho Gracia, María José Alfonso, José Manuel Cervino, Miguel Palenzuela, Ricardo Palacios, María Jesús Hoyos

Jarabo bizizale bat zen. Ezkondutako emakume ingeles batekin izan zuen amodio-harremanak arazoak baizik ez zizkien ekarri biei: emakumearen ezkontza arriskuan jarri zuen, eta gizona lur jota utzi zuen, hoteletan, afarietan eta oparietan dirutza xahutu ondoren. Diru gabeziak itota, Jarabok brillantezko eraztun bat eskatu zion emakumeari, eta bahian eman zuen berehala. Hala ere, hark, maite izan zuen emakume bakarrak, bitxia erreklamatu zion, senarrak egindako opari bat zela argudiatuta. Berreskuratzeko, Jarabok denik eta biderik okerrena hautatuko du.

Pedro Costa Mustek TVErako 1985ean ekoitzitako La huella del crimen (Krimenaren aztarna) serie tematikoko lehen atala. Serieak elkarren arteko loturarik ez zuten sei episodio zituen. 1991n sei atal gehiagorekin eta Vicente Arandaren Amantes (Maitaleak) filmarekin zabaldu zuten.

ORDUA: APIRILAREN 5EAN 17:00ETAN ETA APIRILAREN 6AN 19:00ETAN.

 

 

 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data Apirilaren 5(e)tik Apirilaren 6(e)ra
  • OrdutegiaApirilak 5: 17:00. Apirilak 6: 19:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa3,5 / 4,5 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non