"Koadernoa zuri"

Villabona Abenduak 3
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
  • "Koadernoa zuri"
    Argazkia: Dani Blanco

Hika Teatroa taldearen antzezlana.

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berri dute eta hogeita bost urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizitza hankartetik zihoakiola konturatu zenean.Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batean, zoriontsu bizi da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Bi ahizpak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.

  • Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Anne Sextoren olerkiaren itzulpena: Euskarara, Harkaitz Cano (Susa Argitaletxea). Gaztelaniara, José Luis Reina Palazón (Ediciones Linteo)
  • Antzezleak: Itziar Ituño (Arrate), Miren Gojenola (Begoña / Gaixoa 1 / Gaixoa 2) Agurtzane Intxaurraga (Ama / Brijida / Manipulatzailea)
  • Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Koadernoa zuri antzezlanaren fitxa artistikoa eta dosierra.

Hika Teatroa

Laburrean

Non