Xabi Solano: "Trikitixa liburua II" + "Ereñotzu"
Loraldia 2017 jaialdiaren barruan.
Xabi Solano trikitilariak Trikitixa liburua II liburua eta Ereñotzu diskoa aurkeztuko ditu. Trikitixa liburua I partitura liburu arrakastatsuaren ondoren, haren bigarren alea, argitaratu dute 5gora eta Elkar zigiluek.
Proiektu ludiko-didaktiko honetan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura zifratuez gain, kantu horien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, Ereñotzu (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko diskoa ere plazaratu dute zigilu biek (liburutik aparte).
Grabaketa hauetan, Xabi Solanok itzal handiko musikari askoren kolaborazioa izan du alboan: Kepa Junkera, Joxan Goikoetxea, Kristina Solano bere arreba, DZ eta Arkaitz Miner, hala nola Jon Garmendia Txuriaren talentua hitzetan.
Laburrean
- Mota Aurkezpena
- Data Martxoak 14
- Ordutegia19:00
- Lekua Elkar liburudenda (Iparragirre - Bilbo)
Iparragirre, 26
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Elkar liburudenda (Iparragirre - Bilbo)



