Mundaka Festival jaialdiaren 3. edizioa uztailaren 28an, 29an eta 30ean egingo da, Santa Katalinako penintsulan. 2017rako iragarritako azken izenekin eta egunez eguneko banaketarekin, osatuta dago aurtengo kartela:
Hala, Ocean Colour Scene talde britaniarra Mundakan izango da aurten. Joan den urtean"Moseley Shoals" diskoaren hogeigarren urteurrena ospatu zuten, 1,3 milio kopia baino gehiago saldu zituen lana. Mundaka Festival jaialdian "The Day We Caught The Train", "The Riverboat Song" edota "The Circle" bezalako hit-ak gozatzeko aukera izango da.
Nazioarteko baieztapenen zerrenda The Rad Trads taldeak osatzen du, New York-eko zuzeneko talde dibertigarrienetako bat. Soul, jazz, swing eta rock-a, beti izugarrizko energiarekin.
Julián Maeso (ahotsa, Hammond-a, kitarrak, baxua, bateria...) beste izen berrietako bat dugu. Bere azken lana "Somewhere Somehow" aurkezten helduko da Mundakara.
Willis Drummond eta Seiurte taldeek ixten dute aurtengo euskal eszena. "A ala B" aurreko lanaren arrakasta eta gero, Willis Drummond taldekokideak "Tabula Rasa"-rekin bueltatu dira. Seiurte taldeak, berriz, 20. urteurrena ospatuko du aurtenin, esku artean "Ezpalak" azken lanarekin.
Dj-ak aurtengo 2017ko kartela zarratzen dute.Horietako lehenengoa Chelis dugu, 5 urtez Rockdelux aldizkari garrantzitsuaren listetan destakatu du. Aragoiko Dj-rik onena izendatu zuten 2008an eta 2010ean eta lehenengo Red Bull Thre3style irabazi zuen.
Dark Dj, estilo propioduna eta nazioarteko hainbat jaialditan ezaguna eta Dj Blacká, bere energiadun rhythm & blues, boogaloo eta soul gordinarekin osatzen dute lista.
Euskal Herriko zein nazioarteko eszena musikalaren eta gastronomiaren onena inguru paregabean ezkontzen duen jaialdia da Mundaka Festival. Gertakizun gozoa, hurbila, desberdina, jasangarria, berdea... liluragarria. Esperientzia paregabea leku paregabe batean.