"Acantilado" + "Villa Mnemósine"
2017ko Euskal Zinemaren Astearen baitan.
Acantilado
Gabriel etorkizun handiko fiskal bat da. Bere bizitza kolokan geratuko da poliziaren dei bat jasotzen duenean: Kanariar irletan sekta baten talde-suizidioa izan da, eta Gabrielen arreba txikia, Cordelia, jarraitzaileetako bat zen. Oraindik ez dute haren hilotza aurkitu. Gabrielek urteak daramatza arreba ikusi gabe. Zerbait gertatu zen haien artean, eta haien bizitzek aurkako norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko.
- ZUZENDARIA: Helena Taberna.
- GIDOIA: Helena Taberna, Andrés Martorell, Natxo López.
- EKOIZLEA: LAMIA PRODUCCIONES .
- ARGAZKILARITZA: Javier Agirre.
- MUNTAIA: Teresa Font.
- MUSIKA: Ángel Illarramendi.
- ANTZEZLEAK: Daniel Grao, Goya Toledo, Juana Acosta, Ingrid García-Jonsson, Jon Kortajarena, Josean Bengoetxea, Ana Gracia, Ciro Miró, Maiken Beitia, Xabier Elorriaga.
- IRAUPENA: 99 min.
- HIZKUNTZA: Gaztelania
Helena Taberna
Gidoilari, zuzendari eta ekoizlea, Helena Tabernak bost film luze zuzendu ditu, hainbat film laburrez gain. ‘Yoyes’ (2002) filmak hamabost sari jaso zituen mundu osoko zinema-jaialdietan. ‘Extranjeras’ (2003) dokumentala Valladolideko Seminci jaialdian lehiatu zen. ‘La buena nueva’ filmak (2008) Publikoaren Saria irabazi zuen Nanteseko zinema-jaialdian eta aktore onenaren saria ekarri zion Unax Ugalderi Semincin. 2010ean ‘Nagore’ dokumentala estreinatu zuen, eta arrakastaz aurkeztu zuen Semincin. Islantillan (Huelva), publikoak film luze onenaren saria eman zion Cinefórum zinemajaialdian, eta kultur konpromisoaren Violeta Saria ere lortu zuen. 2006an, emakumezko beste zuzendari batzuekin batera, CIMA eratu zuen: zinemagintzako eta ikus-entzunezko emakumeen elkartea.
Villa Mnemósine
Auguste bakarrik bizi da eta, egunetik egunera, gero eta gehiago kezkatzen dute bere gero eta ezezagunagoa den etxean gertatzen diren zenbait fenomenok.
- ZUZENDARIA: Rubén Salazar.
- GIDOIA: Rubén Salazar.
- EKOIZLEA: AMANIA FILMS, Luis Espinosa.
- ANTZEZLEAK: Marta Hazas, Begoña San Agustín, Susana Soleto, Mikel Martín.
- IRAUPENA: 16 min.
- HIZKUNTZA: Gaztelania.
Rubén Salazar
Gidoigilea, zuzendaria eta errealizatzailea, editorea eta ekoizpen osteko artista. Arte Ederretan lizentziatua, ikusentzunezko espezialitatean, animazio digitaleko hainbat arlotan eskarmentuduna, eta fikzio film labur batzuk eginda, nazioarteko 85 sari ditu, Goya sarietarako izendapenez eta Oscarretarako hautagaitzaz gain.
- FILMOGRAFIA: ‘Rosas del sur’ (Cort. 2001), ‘Crédito Cero’ (Cort. 2003), ‘Perpetuum Mobile’ (Cort. Animac. 2008), ‘Daisy Cutter’ (Cort. Animac. 2010), ‘Climate Change’ (Cort. Animac. 2010), ‘La Estrella de Sarah’ (Cort. 2013), ‘Nacer’ (Cort. 2014), ‘Villa Mnemósine’ (Cort. 2016)
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data Otsailak 20
- Ordutegia20:00
- Lekua Caja Vital Kutxa Fundazioa Gela
La Paz, 5 - 1. solairua (Dendaraba)
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa3 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Caja Vital Kutxa Fundazioa Gela



