"L'elisir d'amore"
L'ELISIR D'AMORE (G. DONIZETTI).
Prezio bakarra: 30 €
Maitasunaren elixirra XIX. mendeko opera komikoko harribitxi ederrenetako bat da, eta Gaetano Donizettiren ekoizpeneko obra gorenetako bat. Ahots biziari eta pertsonaien karakterizazio egokiari esker, musika eszenikoko erreferentzia bat da partitura dinamiko hau.
Istorioan, Nemorino xaloaren maitasun-gorabeherak kontatzen dira: zorigaitza eragin dio Adinak, ez baitu konprometitu nahi, eta, Nemorinori ihes egiteko, Belcore sarjentu harroputzarengan piztu duen interesa erabiliko du. Orduan, Nemorino mirari baten bila hasiko da Adinaren maitasuna lortzeko. Dulcamara berritsuak une hori aprobetxatuko du Nemorinori iruzur egiteko: botila bat ardo salduko dio, maitasunaren elixir hutsezin bat delakoan.
Maitemin zapuztu bat du ardatz obrak. Eta desamodioa. Eta atzo gutxietsita galdu genuen norbait gaur desiratzea, besteengan pizten duen interesa ikusita. Eta orobat ditu hizpide publizitatea, mirarizko produktuak eta iruzurra. Eta ukiezinarekiko dugun fede itsua, bertute zoragarriak lotzen baitizkiogu kasualitate hutsaren ondorio denari.
Partitura honek musika-estilo bizi-bizia eta distiratsua du, oso dibertigarria. Graduazio benetan harrigarriaz igarotzen da egoera komiko batetik serio batera, eta sentimenduak musika-pasio izugarriarekin tratatzen dira, Gaetano Donizettiren ezaugarri bere-berezkoa den pasio horrekin.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendari musikala
Iker Sánchez Silva
Eszena-zuzendariak
Mikel Gómez de Segura eta Josean de Miguel
Orkestra
Gasteizko Ganbara Orkestra
Bakarlariak
ADINA: Miren Urbieta-Vega
NEMORINO: Marc Sala
BELCORE: Elías Benito
DULCAMARA: Mikel Zabala
GIANNETTA: Ana Gabriella Schwedhelm
Abesbatzak
Nurat Abesbatza
Samaniego Abesbatza
Abesbatzen zuzendaria
Nagore Alangua
Eszenografia
Fco. Javier Larreina
Argiztapen-diseinua
Javier Ulla
Jantziak
Charo Martínez eta Esther Villar
Errejidorea
Bruno Tambascio
Pianista laguntzailea
Joana Otxoa de Alaiza
Gitarra
Javier Antoñana
Ekoizpen exekutiboa
Jose Rafael Ruiz de Azúa
ARKÉ: Bultzatzailea
Iker Sánchez Silva
Mikel Gómez de Segura
Jose Rafael Ruiz de Azúa
KOLABORATZAILEAK
Vitoria-Gasteizko Udala
Arabako Foru Aldundia
VITAL Fundazioa
"Jesús Guridi" Musika Kontserbatorioa
Traspasos Kultur
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Martxoak 21
- Ordutegia20:00
- LekuaAmaia Antzokia
Otalora Litzentziatua, 4
Arrasate-Mondragon - Zenbatekoa30 €
- Sarrerak Erosi


