BreakOnStage 2017

Bilbao Martxoak 25
  • BreakOnStage 2017
    Argazkia: Patxi Granado

BreakOnStage 2017, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, martxoaren 25ean egingo da Bilbao Arenan, 18:45etik aurrera.

Urtero 5.000 ikusle inguru biltzen dituen jaialdi honetan kultura urbanoaren espezialitate anitzak taularatuko dira: Europako breakdance talde onentsuenak (Fantastic Armada, Team Versus, Feel The Sound…), ranpa erraldoi batean BMX bizikletekin jauziak egingo dituzten 5 rider, Urban Dance taldeen koreografiak, Parkour erakustaldiak…  

HAINBAT IKUSKIZUN ORDU BITAN

BreakOnStage 2017aren barruan, bi ordu baino gehiago izango dira kultura urbanoko adierazpideak, dantza-, kirol- eta musika-erakustaldiekin. Hain zuzen ere, “breakdance eszenikoa” atalean, Europan mailarik onena duten lau talde arituko dira lehian: Fantastic Armada (Paris), Flavor Kingz (Erroma), Team Versus (Zaragoza) eta Feel The Sound (Bilbo). Gainera, dantza urbanoari dagokionez, nabarmendu behar da "BreakOnStage 2017"ko sailkapenetan parte hartu duten 60 taldeen artean, bost euskal talderik onenak izango direla: Hop Family (Bilbo), Bamboo (Donostia), Legacy Breath (Iruñea), The Jungle (Bilbo) eta Dale Al Play (Trapagaran).

Kirolari dagokionez, 5 rider profesionalek BMX bizikletekin jauziak egingo dituzte eszenatokiaren ondoan jarriko den arrapala erraldoian. Parkour-ak ere izango du lekua Bilbo Arena pabiloiaren barruan, kirol hori praktikatzeko beren-beregi diseinatutako moduluen zirkuitua prestatuko da-eta. Bost euskal kirolari gazte izango dira euren trebezia erakutsiko digutenak: Aritz Sevilla (Bilbo), Lasaga (Donostia), Jagobacs (Barakaldo), Jos (Sestao) eta Rush (Elorrio). Musikak emango dio amaiera jaialdiari, Ayax & Prok rap taldearen eskutik.

SARRERAK

Sarreren prezioa 10 eurokoa da Interneten zein Kutxabankeko kutxazainetan erosterakoan, eta 8 eurokoa Kutxabank txartelekin erosiz gero. Zortzi urtetik beherako ume batekin doazen helduek 12 euro ordaindu behar dute sarrera. Informazio gehiago: http://www.breakonstage.com.

 

 

BreakOnStage

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data Martxoak 25
  • Ordutegia18:45
  • Lekua Bilbao Arena
    Askatasun Hiribidea, 13 (Miribilla)
    Bilbao
  • Zenbatekoa8 / 10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilbao Arena

Non