Musika-Música 2017: "Auzoz Auzo"

Bilbao Otsailaren 2(e)tik Otsailaren 23(e)ra

Bilbao 700 Fundazioak antolatu eta Bilboko Udalak babesten duen Musika-Música jaialdiaren hamaseigarren edizioa martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo da Bilbon.

Nazioarteko jaialdia Euskalduna jauregian egingo da, "Bohemia" izenburupean eta protagonista izango ditugu Gustav Mahler, Antonín Dvorák, Bedrich Smetana eta Leoš Janácek musikagileak, Txekiar Errepublikako erregio horretakoak guztiak.

Musika klasikoaren jaialdia da Musika-Música, urtero musikariak, ikasleak, melomanoak eta musikazaleak biltzen dituena, milaka minutu gozatzeko musikaz. Edizio honetan, uriko zortzi barrutietan egongo da, Mahler, Dvorák, Smetana eta Janácek-en melodiekin.

2017ko Musika-Músicako "Auzoz Auzo" programa kontzertu-aretoetan, parkeetan, udaltegietan eta uriko kaleetan izango da, musika sentitzearen esperientzia partekatuz eta adituengandik ikasiz.

MUSIKA-MÚSICA JAIALDIKO KARTELA

Aurtengo nobedadeetako bat Musika-Música jaialdiko kartela dugu. Hain zuzen ere, Bilbao 700 Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmenari esker, jaialdiaren irudia Arte Ederretako fakultateko ikasle batek diseinatu du. Horrela, bada, Arte Ederretako ikasleek egindako lanen artean, Haizea Garciak aurkeztutakoa aukeratu dute 2017ko Musika-Música jaialdia ordezkatzeko.

"AUZOZ AUZO"

Aurten "Auzoz Auzo" zikloa ere programatuko da. Eta horren barruan hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoak. Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dira, 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzako tailer didaktikoak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, flashmob-ak. 

"Auzoz Auzo" programako lehenengo ekitaldia otsailaren 2an izango da, 19:00etan, Zabalguneko Eraikinean. Ekitaldi horretan Miren Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioako zuzendariak zikloa aurkeztuko du eta ondoren, Bilboko Koral Elkarteko ganbara-taldeak emanaldia eskainiko du. "Auzoz Auzo" programako azken ekitaldia, ordea, otsailaren 23an, 18:00etan, izango da Castañoseko Udaltegian (2. Barrutia): umeentzako tailer didaktikoa.

TALLERRETAN IZENA EMATEA

Tailer didaktikoak 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta doakoak dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez bilbao700@bilbao.eus helbidean edota Bilbao 700 Fundazioaren 94.679 04 88 telefonoan, 09:00etatik 16:00etara, urtarrilaren 23tik otsailaren 21era bitartean, jardueraren egutegiaren arabera.

"AUZOZ AUZO" PROGRAMA / 2017ko OTSAILA (EGITARAUA - PDF 687 KB)

- Otsailaren 2an: 19:00etan / Zabalguneko Eraikina. 
Bilboko Koral Elkarteko ganbara-taldearen kontzertua.

- Otsailaren 4an, zapatua: 12:00etan / Mariaren Bihotza plaza
Ikus-entzunezkoen perkusio eta dantza ikuskizun.

- Otsailaren 7an: 18:00etan / Errekaldeko Udaltegia
Umeentzako tailer didaktikoak (5-8 urte).

- Otsailaren 9an: 19:00etan / Deustuko Udaltegia. 
Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasleen kontzertua.

- Otsailaren 10ean: 19:00etan / Abandoko geltokia. 
Flasmob-a Behotsik Orkestraren eskutik.

- Otsailaren 14an: 19:00etan / Bilbao Musikaren egoitza (Sorkunde, 8). 
Kontzertu-hitzaldi didaktikoa, Bilbao Musika zentroko irakasle baten eskutik.

- Otsailaren 17an: 18:00etan / Europa parkea.
Ibilbide musikala Barakaldoko Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin eta Artebi dantza modernoko taldearekin.

- Otsailaren 18an: 18:00etan / Bilboko Koral Elkartearen egoitza (Felipe Serrate, 2).
Umeentzako tailer didaktikoak (5-8 urte).

- Otsailaren 21ean: 17:00etan. Basurtuko Ospitalea.
Ibilbide musikala Bilboko Koral Elkarteko gitarren taldearen eskutik.

- Otsailaren 23an: 18:00etan / Castañoseko Udaltegia. 
Umeentzako tailer didaktikoak (5-8 urte).


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data Otsailaren 2(e)tik Otsailaren 23(e)ra
  • LekuaBilbao

Non