"LU eta LE: Lourdes Iriondo eta Xabier Leteren aldia"
Testua Bernardo Atxagak idatzi du, DSS2016EUk enkargatuta, Gabon, Txirrita proiektuaren baitan. Hasierako ideia Leteren titulu bereko obra berrinterpretatzea zen, baina Atxagarentzat «Egunsentiaren esku izoztuak liburuan ageri zena sakonagoa zen, unibertsalagoa, egiatiagoa; gainera, Gabon Txirritaren estiloa eta forma oso urrun sumatzen nituen nigandik, zeren abangoardiaren ildoa iruditu izan baitzait beti antzerkirako egokiena». Arrazoi horiek eta publikoarengan atxikimendu sentimentalik ez sortzeko nahiak Asteasuko idazlea beste proposamen bat egitera eraman zuten.
Antzezlan honetan Atxagak Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren munduen ikuspuntu pertsonal bat planteatzen du. Testua, lengoaia dramatiko ez konbentzional batez, bi protagonisten figuraren inguruan osaturiko eszena eta eszena zatirekin osaturiko kaleidoskopioa da, Juan Carlos Pérez-ek sorturiko jatorriko partiturarekin osatua. Sortzaile hauek biek, Garbi Losadarekin batera, egitura dramatiko eta musikal abstraktua planteatzen dute, ohizko planteamenduetatik haratago doana, forma eta testuaren biluztasunaren bila beti ere.
Testuaren izaerak, Leteren mundua kaleidoskopio gisa osaturikoak, eta bertako pertsonaia alegorikoek, eszenaratze ez naturalista bat proposatzen du eta baita mugimendu koreografiatuak ere, solemneak batzuetan, erritutik oso hurbil beste batzuetan.
Errealismotik haratago dagoen atmosfera honetan, Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza aktoreek eta Klara Mendizabal abeslari-aktoreak, errealismotik at egongo den interpretazio kodea izango dute. Arreta handia ipiniko da espresio eta keinuen zehaztasunean, hala nola, testuaren erritmo eta intonazio ez naturalistan. Helburua “musikala” ez da izango testuaren ulermenaren bidez bakarrik publikoarengana iristea, baizik eta, hitzen musikaltasunarekin, errepikapenekin, erritmo aldaketekin, zuzeneko musika eta abeslariaren arteko interakzioarekin komunikazio egoera zabalago bat sortzea.
Emanaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin.
Sinopsia:
Lourdes Iriondo (LU) eta Xabier Lete (LE) Ez dok amairu kolektiboaren (euskal kultura berreskuratu eta berritu nahian jaiotako mugimendu kultural abangoardista) parte izan ziren, 1966 eta 1972 urte bitartean.
LU berebiziko emakumea izan zen, abeslaria, idazlea, "Euskal Herriaren nobia" izendatu zuen Gabriel Arestik.
LE-k, kantautorea izateaz gain, obra poetiko nabarmena erein zuen 2008 urteko Kritika Saria jasotzeraino.
Baina, aldi berean, heriotzarekin lotura handia izan zuten biek bizitza osoan zehar. 1985ean LE-ri tratamendu eta sendabiderik ez zuen digestio aparatuari eragiten zion sindrome genetiko bat azaldu zitzaion. LU-k ere, hemezortzi urtetatik, balbula aldatzeko hainbat operazio izatera behartu zuen bihotzeko gaitza zuen, estenosi mitrala.
Lu eta Le, umore kutsu sotilaz, bi protagonistak seduzitu nahian baina eurak gogor eutsiko dioten Herioarekiko harremanaz mintzo da. Baina egun batean Herioak halabeharrez jaso egingo ditu.
Ikuskizunaren fitxa osoa, hemen.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data Urtarrilak 30
- Ordutegia20:00
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa6,5 / 18 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Arriaga Antzokia







