"Áureo"
Áureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikuzi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere.
Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik “urrezko zenbakia”, “proportzio jainkotiarra” deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak “dastatzeko” ideia hori. Aureok sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, Aureok eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar.
FITXA ARTISTIKOA
Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz
Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
Musika: J.S. Bach, H. Purcell, Moondog, Mikel R. Nieto, Benito Lertxundi, Zoe Keating, Pan Sonik
Argiztapen diseinua: Alberto Arizaga + Koreografoak
Jantzien diseinua: Xabier Mujika + koreografoak
Jantzien errealizazioa: Xabier Mujika + koreografoak
Interpreteak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richar de Leyos, Andrea Loyola, Agustín Martínez, Nora Paneva, PaulaParra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines
Iraupena: 90'
Laburrean
- Mota Dantza
- Data Apirilak 29
- Ordutegia20:00
- Lekua Berrizko Kultur Etxea
Geltoki, 3
Berriz - Zenbatekoa4 / 6 €
- Web Berrizko Kultur Etxea


