"Marikixkur eta hiru hartzak"
Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du.
Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da.
Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hara non etxera itzultzen diren hiru hartzak eta hantxe aurkitzen duten neskatoa…
XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du GluGluk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuko dira.
Antzezlan honekin, haurrek eta familia osoak norbanako bakoitzak intimitaterako duen eskubideaz eta elkarbizitzarekiko errespetuaz hausnarketa egingo dute.
- Egilea: Galder Perez
- Zuzendaria: Galder Perez
- Aktoreak: Iñaki Maruri, Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga, Itxaso Quintana
- Argiztapena: Zigor Gorostiola
- Eszenografia: Amaia Oleagoitia
- Jantziak: Celia Egaña
- Koreografia: Maitane Zalduegi
- Atrezzoa: Gorki & Asierito
- Musika zuzendaria: Iñaki Maruri
- Soinu hautaketa: Los Pintxos
- Estudioa: Belan
- Kartelaren diseinua: Iñigo Maestro
- Argazkiak: Ignacio Pérez
- Hizkuntz aholkularia: Jon Sanchez Barrado
- Talde teknikoa: STAR LAN - Txerran Azaola
- Ekoizpen exekutiboa: Mari Cruz Melgosa - Toño Pinto
- Ekoizpena: GLU GLU
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data Otsailak 12
- Ordutegia17:00
- Lekua Bastero Kulturgunea
Ondarreta kalea 1B
Andoain - Zenbatekoa4 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Bastero Kulturgunea



