"Hitz adina mintzo": Guernseyera

Vitoria-Gasteiz Urtarrilak 18

Gaurkoan Hitz adina mintzo zikloan guernseyera hizkuntza aztertuko dugu.

Guernseyera Mantxako uharteetako bat den Guernsey uhartean hitz egiten den hizkuntza normandiarra da. Uharte hauek urteetan zehar mantendu egin dute Britainiar Koroarekiko autonomia eta hori ere alor kulturalean nabaritu da: ez dira ez britainiarrak, ez frantsesak, baina izan litezke. Gaur egun ia ez da irakasten eskoletan eta 5.000 hiztunera ere ez omen da iristen, azken hamarkadan hizkuntzaren aldeko ekimenak abiatu diren arren.

Julia Sallabanken eskutik ezagutuko dugu hizkuntza. Julia Londresko SOAS Unibertsitateko irakaslea da, hango Hans Rausing Endangered Language Program-en baitan. Guernsey-koa zuen ama eta hortik sortu zitzaion gerora hizkuntza ikasi eta aztertzeko gogoa. Geroztik, guernseyeraren aldeko hamaika ekimenetan jardun da. Ikerlari bezala, hizkuntza biziberritzea eta hizkuntza plangintza eta politika ditu ikergai nagusi, bereziki ikuspegi soziolinguistiko batetik abiatuta. Teorizatu gabea dela ebatzita, hizkuntza biziberritzearen esparrua ‘intelektualizatzen’ dihardu. Idazle oparoa ere bada, pasa den urtean “Cambridge Handbook of Endangered Languages” argitaratu zuen, Peter Austin adituarekin batera. 

Hitzaldia ingelesez izango da eta euskararako aldi-bereko itzulpen zerbitzua egongo da.


Laburrean

Non