Klasikoen irakurketa jarraitua 2016: "Metamorfosia"

Bilbao Ekainak 9

Metamorfosia
Franz Kafka – Biografia
Metamorfosia – 100 urte
Itzulpengintza: Zein hizkuntzatan irakurri dituzu liburu hauek?
Iazko ekitaldia: Narrazio guztiak

BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleek "Klasikoen irakurketa jarraitua" antolatu dute bederatzigarrenez, ikasturtearen amaieran eta Ikasleen Jaia ospakizunaren barruan. Irakurketa eta jaia.

Aurreko urteetan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, iaz Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak eta, aurten, Franz Kafkaren Metamorfosia.

Aurten 100 URTE bete dira Kafkak Metamorfosia idatzi zuela, eta urteurren hori baliatu nahi izan dute itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatzeko.

Munta handikoa, dudarik gabe, aurtengo ekainaren 9an eta, beti bezala, Arriaga Antzokian egingo den irakurketa-jaialdia. Hamabi ordu, laurehun bat irakurle, berrogeita hamar eragile sozial...


Laburrean

Non