2010/75/EE Zuzentaraua Industria-igorpenak: Azken nobedadeak Aldaketaren zirriborroa

Europako Batzordeak hainbat proposamen aurkeztu ditu Industria emisioak Zuzentaraua eguneratzeko, kutsadurarik gabeko Europar ekonomia lehiakorra eta klimatikoki neutroa lortzeko hemendik 2050era. Helburua berrikuntza bultzatzea eta arlo horretan aitzindariak diren enpresak eta pertsonak aintzat hartzea da. 

Aldaketa honek ziurtasun juridiko handiagoa ematen lagunduko die gaur egun legedi honen esparruan dauden enpresei eta eguneraketa honen bitartez sartuko direnei ere. Garrantzitsua da batez ere hondakinen kudeatzaileentzako eta Eusko Jaurlaritzak garatutako Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako 2030 Egitasmoan jasotako helburuei begira.

Proposamena PRTR Zuzentarauaren aldaketa baten eskutik doa. Kutsatzaileen Europako erregistroa ere berrikusten ari da. Horrela, Industria-instalazioen ingurumena jokabidearen gardentasunean are gehiago eragin nahi du.

Baina, zer izapide eskatu beharko ditu lehendik dagoen jarduera batek? Zertan zehaztuko dira baimenen mugak ezartzeko irizpide berriak?

Horiei, besteak beste, jardunaldi honetan zehar emango zaie erantzuna.

10:05 SARRERA

Javier Agirre

Ingurumenaren Kalitate eta Ekonomia Zirkularreko zuzendaria

EUSKO JAURLARITZA

10:20. BERRIKUNTZA NAGUSIAK 2010/75/EE ZUZENTARAUA, INDUSTRIA EMISIOEI BURUZKOA

Hipolito Bilbao

IPPCko arduraduna. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen  Saila

EUSKO JAURLARITZA

11:15 SOLASALDIA

11:30 JARDUNALDIAREN AMAIERA

 

Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Euskaldun Berria Aretoa
Donostia-San Sebastián, 1
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Izen-emate epea:
2022/06/21 - 2022/06/27
Jarraibideak:

APD webgunearen bidez  (leiho berri batean irekitzen da), I22GYK6L kodea erabilita.

Tel. 94 423 22 50

inscripcionesnorte@apd.es