2. HE: BIRZIKLATZE IKASTAROA (2025/60/15/101)

Presentziala

  • Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: otsailaren 17a, 19a, 24a, 26a eta martxoaren 3a, 5a, 10a, 12a, 17a, 19a
    • Ordutegia: 09:00 - 11:00
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik 29ra: Administrazio Orokorra (*)
      2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 5era: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko urtarrilaren 30etik otsailaren 5era
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 16a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak: INSTITUTO LABAYRU IKASTEGIA

Helburu orokorrak

Langileek denboraren joanean hizkuntza ez erabiltzeagatik galdu duten maila berreskuratzea eta hizkuntza erabiltzeko beldurrak kentzen laguntzea.


Helburu orokorrak

Laguntza eskaintzea hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko eguneroko jardueran.
Langileei euskara eguneroko lanean aplika dezaten baliabideak ematea.
Erregistro formala eta informala bereizten eta desberdin erabiltzen ikastea.
Telefonoz zein aurrez aurre, harrera egin, eta kontsultak bideratzeko gai izatea.


Konpetentziak

Ikasleak prestakuntza-ekintza amaitzean jakingo du:

  • Zuzenago idazten eta hitz egiten.
  • Lexiko zuzenagoa erabiltzen.
  • Irakurgaiak eta entzungaiak, oro har, hobeto ulertzen.

Gramatika

Euskaltzaindiaren araugintza.
Zalantza gramatikalak.
Zuzentasuna (kalko okerrak, deklinabidea, etab.).
Aditzak.
Puntuazioa.
Ortografia.


Lexikoa

Hiztegi batua.


Idazmena

Testu egokiak eta argiak egiteko baliabideak.


Mintzamena

Elkarrizketak, azalpenak, laneko telefonozko hizketaldiak.


Irakurmena eta entzumena

Lagunarteko solasak, telefonozko elkarrizketak, berriak, kronikak eta laneko azalpenak.
Ikastaroaren planteamendua B.2 mailako ikuspuntu orokorretik bideratuta badago ere, administrazioko jardunarekin zerikusia duten idazkiak, gaiak edota ariketak txertatu eta landuko dira.

Metodologia

Teoria eta praktika uztartuko dira ikastaroan, nahiz eta alde praktikoak lehentasuna izango duen.

Ebaluazioa

Ikastaroan betetako eginkizunak hartuko dira kontuan GAI kalifikazioa lortu ahal izateko.


Aprobetxamendua

% 80ko bertaratzea eta eskoletan proposatu diren ariketak egin izana.


Ikastaroaren balorazioa

Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio-inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.


Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus


Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
30
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
195,30€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:

IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.

Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:

Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.