Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroa
Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroa azterketa eta ikerketarako gune ireki bat da, eta astelehenetik ostiralera zabalik dago, 09:00etatik 14:00etara.
Badu aurrez aurreko kontsultarako areto bat. Hartara joateko aurretik hitzordua hartu behar da, 948 55 21 11 telefonora deituz edo museo.carlismo@navarra.es helbide elektronikora idatziz.
Karlismoaren Museoko artxiboan gordailuak eta dohaintzak daude, behar bezala zaindu, kontserbatu eta hedatzeko entitateek, familiek eta partikularrek utzitakoak.
Gaur egun bildumak katalogatzen ari dira, Nafarroako Gobernuaren Artxibo Irekiaren plataformaren bidez gordailu eta dohaintza horien azalpena ikusi ahal izateko.
- LekuaRua 27, 29 – Gobernadorearen Jauregia - Estella-Lizarra 31200
- MotaArtxibategiak
- KategoriaArtxibategiak
- Emailaconsultas.cdmc@navarra.es
- Webhttp://www.navarra.es/home_eu/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Museos/Museos+y+colecciones+permanentes/Museo+del+Carlismo/documentacion/
- ProgramazioaIkusi agenda


