Mendillorriko Liburutegi Publikoa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Mendillorriko Liburutegi Publikoa

INSTALAZIOAK

Liburutegia Civivox zentroaren barruan dago, baditu bi solairu, eta haietara arrapalen bidez iristen da.

Beheko solairuan honako alor hauek daude:

  • Narratiba
  • Komikiak
  • Ikus-entzunezkoak
  • Internet-postuak
  • Interes-guneak: bidaiak
  • Haur-eremua

Goiko solairuan:

  • Hemeroteka
  • Jakintza eta dibulgazioko lanak

ZERBITZUAK

Argibideak eta kontsultak:

Liburutegiak 19.000 agiri inguru ditu: liburuak, aldizkako argitalpenak, dvd-ak eta musikako cd-ak.                                                                                                                   Funtsak libreki eskura daizteke eta bi solairutan daude banatuta.
Funtsak kontsultagai daude hemen: on line katalogoa.

Mailegua

Liburutegitik agiriak maileguan ateratzeko, erabiltzaile-txartela erakutsi behar da. Txartel hori bakarra da Liburutegi Publikoen sare osorako.
Mendillorriko liburutegiaren honako agiri kopuru eduki daiteke aldi berean maileguan:

Hemeroteka

Hemeroteka liburutegiaren goiko aldean dago. Bertan hala eguneroko prentsa nola gai ezberdinetako aldizkariak kontsulta daitezke.

Internet eta Ofimatika

  • Liburutegiak 4 ordenagailu ditu helduentzat, eta 3 haurrentzat, denetan doan izaki Internetera sartzea. Instalaturik daude, besteak beste, Word, Excel, Access eta Power Point programak.
  • Zerbitzu honi heltzeko erabiltzaile-txartela aurkeztu behar da eta ordua aurrez eskatu mailegu-mahaian, kontsulta noiz egin nahi eta egun horretan berean.

Wi-fi eremua dago Liburutegiaren instalazioetan, eta horrela doan eta haririk gabe konekta daiteke ordenagailu eramangarri bidez.

Erreprografia


Non