Baserri Antzokia
Kafe Antzokiak kultura eta aisialdirako guneak dira, hiri, herri eta eskualde askotan aspaldidanik abian daudenak. Gurea, ostera, berezia da: kafea baino baserria da-eta.
Baserri Antzokia pentsaera irekiko egitasmo bateratzailea da. Bertan, gizarteari zerbitzuak emateko eta pertsonen arteko harreman sozialak sendotzeko, kultura eta kirol ekitaldiak antolatzen dira.
Txorierriko “BASERRI ANTZOKIA” kultur eta enpresa proiektua gura du izan, euskara eta euskal kultura eskualdeko herri guztietan (Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio, Sondika eta Loiun) eta inguruan bultzatzeko asmoz. Baserri Antzokia Fundazioaren iniziatiba bada ere, Txorierriko eta inguruko euskaltzale guztiei luzatu zaie proiektuan parte hartzeko gonbitea, denon indarrarekin askoz ere aberatsagoa eta eraginkorragoa izango delakoan.
- LekuaDerio
- Telefonoa944063602
- Emailajatetxea@baserriantzokia.eus
- Web http://www.baserriantzokia.eus/eu/
- Ekitaldiak Ikusi gehiago



