Kiki, Koko eta Moko Pailazoak
TXINTXILINTXIN BAKEA EGIN: Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizun honetan bada ate magiko bat: «Bakearen atea» Bada, era berean, andere mago txit jakintsu bat ere, ate horren sekretu guztiak dakizkiena, eta harriduraren harriduraz ohartzen da, pailazoak beren emankizunean buru-belarri ari direla, bakearen atea jaikitzen, esnatzen, hasten dela. Bat-batean, gerratik datorren beste andere mago biolentoa agertzen da, eta borrokarako erronka jotzen dio aurreko andere magoari. Honek, laguntza eskatzen dio publikoari, eta «konjuro handia» irakasten die. Denek bat eginik, lortu dute bakearen atea babestea, andere mago biolentoaren aurrean. Azken hau negarrez dago, bere porrota dela medio. Guztiz zorigaiztokotzat jotzen du bere burua, horixe baitzen bere ahalak hust egin dion lehen aldia. Kiki pailazoak biziki animatzen du, biolentzia utzi eta umeekin jolas egin dezan. Horixe egingo dute, eta jolasaren ostean hain ongi eta hain zoriontsu sentitzen da , zeharo eraldatuko da, eta denak harriturik utziko. Aldaketa handi honen ondorioz,bi Andere magoak langunik onenak bihurtzen dira, eta publiko osoarekin, denek elkarrekin egiten dute konjuro handia, eta «bakearen atean», lore ezin ederragoa zabaltzen da alderik alde.Orduan ama lurra agertzen da bakearen ate gainetik,eta ume guztiek berarekin eskuekin jolastean, duten bake osoa transmitituko diote. Hain da handia alaitasuna, dantza eta abesti ospatzen dugu guztiok, aro berriaren irartzartzea. «Bakearen aroa» Txintxilintxín, Bakea egin…
- LekuaPantano 22 (Ugar) - Valle de Yerri/Deierri 31177
- MotaAntzerkia
- KategoriaPailazo-konpainiak
- Ordutegia9:00h-tik 19:00h-tara.
- Telefonoa686390903
- Emailainfo@kikikokomoko.com
- Webhttps://www.youtube.com/watch?time_continue=19&v=Pm6WfVfu5jc


