Auzoenea

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Auzoenea

Auzoeneak komunitate-zentro ireki, anitza eta Alde Zaharreko bizitza sozio-kulturalaren dinamizatzailea izan nahi du. Topagunea eta harreman pertsonalen, kolektiboen eta elkarteen sare handi baten parte izan nahi du. Auzoaren baliabide bat, auzoak egina eta auzoarendako.

Auzoenea komunitate-zentroak 440 m2 baino gehiagoko lokal bat du eta bertan zenbait areto daude. Hemen dauden mapa eta argazkien bidez bisita birtuala egin dezakezu eta ezagutu.

  • Bi areto handi tailerrak, ikastaroak eta talde-dinamikak egiteko.
  • Bi areto bilerak eta batzarrak egiteko.
  • Txiki-Txoko, gurasoak kudeakide izanda, 0 eta 6 urte arteko neska eta mutilekin erabiltzeko lekua.
  • Informatika-gela eta bertan Internet doan erabiltzeko aukera.
  • Auzoko gazteak biltzen diren Gazte-Txokoa.
  • Intsonorizatutako musika-aretoa musika-ikastaroen entsegutan erabiltzeko.
  • Aldezar, Auzo Elkarteak lan egiten duen komunitate-bulegoa. Bertan zentroko koordinatzaileak topa dezakezu.

Gainera beste hainbat gauza dauzkagu:

Antzeztokia / mahaiak eta aulkiak / megafonia-ekipo txiki eramangarria / ordenagailu zein DVDrako kainoia.


Non