Arropaineko Arragua
Sorkuntza ideiaren oinarrian dagoen edozein domeinuko errefusetik, emandako mundua eta posible litzatekeenaren elkarrekikotasun bat bilatzeko asmoarekin, Arragua [Arropain] gailuak, potentzialidadeak banatzeko modu bat bezala, gertaera posibleak sortuz eremu kulturalean lan egiten du.
Kultura "ingurune" bezala ulertzearen proposamena, erabaki hartze prozesu sozialekin, politiko eta ekonomikoekin kultura uztartzeko (eta ebaluatzeko) oso baliagarria azaltzen da, inplementazioari buruz problematizatzeak mahai publikoaren gainean kokatzen bait du honek jasotzen duen politika.
Horrela, "testuinguru" kulturalak, emandakoarekin konformatzen ez den gizartearentzat ezinbesteko garrantzia hartzen du eta gertaera posibleen, nahiz pentsa ezinen, eskuratze kolektiboaren nahia dauka.
Akzio eremuak
Arraguak [Arropaineko] bere akzioak orientatzen ditu, batez ere, bi eremuren arteko intersekzioan: sorkuntza eta transmisioa (arte#pedagogia), itzulpengintza, eztabaida, inpartzialtasuna eta simetria bezalako kontzeptuetatik aurrera.
Arragua [Arropaineko] Arropaineko auzoan kokatzen da, desagertutako ontziola teilape baten espazioa hartzen, Lea ibaiaren alboan .
- LekuaIñigo Artieta, 5 - Lekeitio
- Telefonoa610 668 467
- Emailainfo@arragua.org
- Web http://arragua.org/
- Ekitaldiak Ikusi gehiago


