Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe, “Francisco Escudero” Musika Kontserbatorio Profesionalak araututako Oinarrizko eta Profesional Irakaskuntzak eskaintzen ditu.
- Oinarrizko Irakaskuntzak 8 eta 14 urte bitarteko ikasleentzat zuzenduak.
- Profesional Irakaskuntzek ez dute adin mugarik, nahiz eta 12 eta 18 urte bitartean gauzatzen diren, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasketekin batera.
Honetaz gain, Kontserbatorioak eskolaz kanpoko jarduerak eta ikastaroak antolatzen ditu, ikaslegoaren kurrikuluma sendotzeko helburuarekin.


